Inor ez zen geratu jokoz kanpo

Uztarria.eus 2019ko mai. 11a, 20:52

Lehen minutuan irria ezpainetan jantzi zuten atzo herritarrek, eta antzezlana amaitu arte, erantzi gabe ikusi zuten horiek Jokoz kanpo obra. 250 bat lagun bertaratu ziren Soreasu antzokira, Lagun Onak futbol taldeak klubaren 75. urtemuga dela eta antolatutako emanaldiaz gozatzera, eta inor ez zen gelditu jokoz kanpo.

Borobil Teatroa taldearen obra da Jokoz kanpo, eta Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota dira aktoreak. Lana Mikel Pagadizabalek, Nagore Aranburuk eta Anartz Zuazuak sortutakoa da, eta hain zuzen ere, Zuazua da obraren zuzendaria.

Argazki gehiago ikusteko, egin klik hemen.