Estali gabeko igerilekuko kantina kudeatzeko arduradun bila dabiltza

Uztarria.eus 2019ko mai. 10a, 14:12
Azpeitiko estali gabeko igerilekua.

Lanaren eta eskaintzaren xehetasunen berri izan nahi duenak 662 952 309 telefonora deitu edo azpeitia@bpxport.es helbidera idatzi beharko du. 

Ekainaren 15ean irekiko dute Azpeitiko estali gabeko igerilekua, eta irailaren 15a bitartean bertako kantinan lan egiteko eskaintza atera du BPXport enpresak. Eskaintzaren inguruko berri gehiago izan nahi duten herritarrek azpeitia@bpxport.es helbidera idatzi beharko dute, edo 662 952 309 telefonora deitu.