Gomazko paleta taldea, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari ekiteko prest

Uztarria.eus 2019ko mai. 10a, 12:10
Azpeitiko eta Donostiako palistak finalaren ostean.

Gaur, ostirala, jokatuko dituzte Azpeitiko palistek final zortzirenetako joaneko partidak. Anoeta izango dute aurkari, eta hango pilotalekuan izango dira norgehiagokak. Aurten ere sei pilotarik ordezkatuko dute Azpeitia Gomazko Paleta Txapelketan. Iaz txapeldunorde izan zen Azpeitia.

Gaur, ostirala, hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketa, eta Azpeitiko palistak lehiari ekiteko prest dira. Hamasei taldek eman dute aurten lehiarako izena, eta Azpeitiak Anoetako taldearen aurka neurtuko ditu indarran final zortzirenetan. Joaneko partidak gaur jokatuko dituzte horiek, 20:45ean hasita, Anoetan. Itzulerako norgehiagokak, berriz, datorren asteburuan izango dira –ez dute eguna eta ordua zehaztu–.

Azpeitiko gomazko paleta taldea Oier Alkortak, Eneko Martijak, Asier Egigurenek, Urtzi Lopetegik, Jabi Odriozolak eta Haritz Aranbarrik. Kanporaketetan hiru partida jokatuko dituzte horietako pilotari batzuk; banaka pilotaleku osoan, binaka frontoi osoan eta banaka zazpi koadroren barruan.

Iazko egin zen gomazko paleta txapelketaren lehen edizioa, eta Azpeitiko palistek lan ezin hobea egin zuen; izan ere, txapeldunorde titulua eskuratu zuten Donostiaren aurkako finala galduta.