Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu 'Jokoz kanpo' antzezlanerako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko mai. 9a, 14:45

Ibai Aldalurrek, Beatriz Odriozolak, Juanjo Goenagak, Nekane Zelaiak eta Koro Alberdik bina sarrera bikoitz eskuratuko dituzte. Borobil Teatroaren Jokoz kanpo antzezlana ikusi ahal izango da bihar, ostirala, 21:30ean hasita, Soreasu antzokian. Lagun Onak futbol taldeak antolatu du emanaldia, klubaren 75. urtemuga dela eta.

Borobil Teatroaren Jokoz kanpo antzezlana ikusi ahal izango da bihar, ostirala, 21:30ean hasita, Soreasu antzokian, eta Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldirako bost sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Honako bazkide hauek lortu dituzte Lagun Onak futbol taldeak antolatutako emanaldirako bina sarrera bikoitz: Ibai Aldalur, Beatriz Odriozola, Juanjo Goenaga, Nekane Zelaia eta Koro Alberdi.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.