Udal eta foru hauteskundeak 2019

Posta bidezko botoa emateko laguntza zabaldu du EAJk

Uztarria.eus 2019ko mai. 8a, 18:53

Datorren maiatzaren 26ko hauteskundeetarako, posta bidez botoa eman nahi duten herritarrei laguntza eskaintzen die EAJk Batzokian. Egunero egongo da irekita Batzokia, 18:30etik 22:00etara bitartean.

Udal eta foru hauteskundeak ez ezik, Europako hauteskundeak ere izango dira datorren maiatzaren 26an, eta EAJk posta bidez botoa eman nahi duten herritarrei lagundu nahi die. Batzokian eskaintzen dute jeltzaleek laguntza, egunero 18:30etik 22:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duten herritarrek 943 81 30 40 telefonora deitu dezakete zalantzak argitzeko, aurretik zehaztutako ordutegian.