Energia birgaitzea, herritarren bizi kalitatea hobetzeko

Uztarria.eus 2019ko mai. 8a, 11:38

Etxebizitzetako energia birgaitzea sustatzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko tailerra eskaini zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak herenegun Azpeitian. Gipuzkoa Argitu programaren barruan aldundiak herriz herri ematen dituen saioetako bat izan zen Azpeitikoa, eta foru erakundea eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi kalitatean duen eraginaz aritu zen hizketan Sindikatu Zaharrean eskainitako tailerrean. Hain zuzen ere, han elkartu ziren herritarrek energia eraginkortasunarekin lotutako irizpideak eta ezagutzak jaso zituzten, eraikinen birgaitzea egin behar dutenerako. (Argazkiai: GO2 arkitektura)