Ina Sagarzazu Kirol Patronatuko arduradunak erretiroa hartu du, 27 urte kargu horretan egin ostean, eta azpeitiarrak Azpeitiko Udalaren aitortza jaso zuen atzo, astelehena. Udalak esker hitzak izan zituen Kirol Patronatuko arduradun ohiarentzat, eta halakoetan ohikoa izaten den moduan, Sagarzazuk oparia jaso zuen Udalaren eskutik. Argazkian, Estitxu Elduaien Kirol batzordeburua, Sagarzazu eta Eneko Etxeberria alkatea, atzo, udaletxean.