Cristobal Balentziagaren unibertsoa, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko mai. 7a, 15:01

Ehun eta jantzien artean, Cristobal Balentziaga jostunaren unibertsoa irudikatu zuten Jone Amezagak eta Miren Lizeagak Ehuna ikuskizunarekin, joan den igandean, Sanagustinen. Françoise Couture artistaren musikaz girotuta, zuhaitz, turbante eta bestelako formak hartu zituzten antzezleek oihalez baliatuta; argia, keinuak, ehundurak eta koloreak uztartuta, emanaldira gerturatu ziren etxeko txikienak magiazko munduan murgilaraztea lortu zuen ikuskizunak. 

Hona hemen, atzoko ikuskizunean Alberto Belokik ateratako argazki batzuk: