Zabalik dago Iturri Txikitik Santutxo auzora arteko eskailera

Uztarria.eus 2019ko mai. 6a, 16:53

Done Jakue kaleko Iturri Txiki ondoan zeuden eraikinak bota dituzte dagoeneko, eta zabaldu dute Iturri Txikitik Santutxo auzora arteko eskailera zatia. Martxo amaieran amaitu zituzten eraikin zaharrak botatzeko lanak, eta orain arte itxita egon da eskailera. Denbora batez hutsik geldituko da etxebizitzak zeuden lur eremua, izan ere, Udalak azaldu du ez dagoela leku horretan "epe motzean" egiteko proiekturik.