Gozamenaren paradisua eta plazeraren infernua

Uztarria.eus 2019ko mai. 6a, 12:57

Soreasu antzokia leporaino bete zen atzo, igandea, Azkoitiko eta Azpeitiko Bigoterik Gabea antzerki taldeak eskaini zuen K-baret ikuskizunarekin. Gozamenaren paradisua eta plazeraren infernua irudikatu zituzten aktoreek saioan, eta bat baino gehiago hitz galde gelditu zen emanaldiarekin. Xabier Barquero (Azkoitia, 1997) eta Kari Alberdi (Azkoitia, 1996) dira obraren zuzendariak, eta hainbat lagunek parte hartzen dute obra musikatuan.

Hona hemen, atzoko ikuskizunean Alberto Belokik ateratako argazki batzuk: