Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2019ko mai. 6a, 11:38

Igandean izango da Seaskako ikastolen aldeko festa, Senpereko aintziraren bueltan. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eman daiteke joan-etorrirako autobuserako izena, eta ostirala izango da horretarako azken eguna. Ikastolako ikasleek sei euro ordaindu beharko dute bidaia; gainerakoek, hamabi euro.

Igandean, maiatzak 12, ospatuko da Herri Urrats Seaskako ikastolen aldeko festa. Senpereko (Lapurdi) aintziraren bueltan izango da aurten ere, eta hara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Ostiralean itxiko da autobuserako izena emateko epea, eta interesa dutenek egun horretako 13:00ak baino lehen eman beharko dute izena ikastolako idazkaritzan. Autobuseko joan-etorria sei euro ordaindu beharko dute Ikasberriko ikasleek; gainerakoek, berriz, hamabi euro.

Igandean 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, eta Senperetik 18:00etan abiatuko da Azpeitira.