Realeko beteranoak nagusi, Lagun Onaken aurkako partidan

Uztarria.eus 2019ko mai. 5a, 21:07

Lagun Onak futbol taldearen 75. urteurrena tarteko, partida berezia jokatu dute gaur Garmendipe futbol zelaian. Hain zuzen ere, Realeko eta Lagun Onakeko gizon beteranoak aritu dira nor baino nor, eta gol mordo baten ostean, Reala nagusitu da: 3 eta 5 amaitu da neurketa. Etxeko taldearen golak Saizarrek, Aranburuk eta Gogorzak sartu zituzten; Realarenak, berriz, bi Irazustak, eta Luis Perezek, Dueñasek eta Oscarrek bana.

Reala ordezkatzen, honako jokalari hauek izan dira Azpeitian: Zabala, Loinaz, Orbegozo, Bakero, Elosegi, Jandro, Luis Perez, Zudaire, Irazusta, Joseba Agirre eta Uria. Bestalde, honako jokalari hauek aritu dira Lagun Onaken beterano taldean: Saizar, Txino, Gogorza, Antxi, Beras, Irimo, Xubi, Beltxa, Igor E., Artzai, Ayuso, Tejera, Arri, Iker Elus, Joxemai, Josu, Bixente eta Andoni.

(Argazkiak: Otola)