Joseba Albizuk irabazi du Gigante de Piedra Small proba

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko mai. 4a, 15:31

Gigante de Piedra Small txirrindularitza probaren laugarren edizioa jokatu dute gaur Sant Joan de Moron (Castello, Herrialde Katalanak), eta Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarra nagusitu da lasterketan. Inguruotako txirrindularitza proba gogorrenetakoa da Albizuk irabazi duena: 120 kilometro eta 3.600 metroko desnibela ditu ibilbideak. Azpeitiarrak bost ordu, 55 minutu eta 22 segundo behar izan ditu helmugara iristeko, bigarren postua Eric Gilek (06:13:48) eskuratu du, eta hirugarrena, Llibert Millek (06:21:02).

Gaur jokatu dutena Gigante de Piedraren lasterketa motza izan da, eta lehenengoz irabazi du azpeitiarrak. Datorren ekainaren 1ean lasterketa luzea –200 kilometroko ibilbidea eta 6.500 metroko desnibel positiboa ditu– jokatuko dute, Castellon bertan. Iaz Albizuk irabazi zuen proba hori, eta aurten ere han izango da txirrindulari azpeitiarra.

Bidali:  

Erantzunak

Betikue | 2019-05-04 : 16:53

...S.Joan de Moró, Castello, Comunitat Valenciana...hemen, han, ta toki danetan.

Denpasar | 2019-05-05 : 23:09

Betikue,arrazoi guztiye. Castellongo batí esaiozu Paisos Catalá,ta aber ze esateben.
Fabor

Denpasar | 2019-05-05 : 23:09

Faborez....

Erdoizta | 2019-05-06 : 00:36

Ze balentzi ta ze kataluña......hori SPAIN dek

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu