Julen Lopetegi triatletak Distantzia Erdiko Munduko Ironman Txapelketarako txartela lortu du

Uztarria.eus 2019ko mai. 2a, 11:20

Julen Lopetegi azpeitiar triatletak Distantzia Erdiko Munduko Ironman Txapelketarako txartela lortu zuen asteburuan. Marbellan (Malaga, Espainia) jokatutako Distantzia Erdiko Ironman proban parte hartu zuen zapatuan, eta han lortutako markari esker izango da Azkoitri taldeko kidea irailean Nizan (Frantzia) jokatuko den munduko txapelketan. 18 eta 24 urte bitarteko kirolarien artean hirugarren sailkatu zen azpeitiarra; izan ere, hark lau ordu eta 27 minutu behar izan zituen 1,9 metro igerian, 90 kilometro bizikletan eta 21 kilometro korrika egiteko. Azpeitiarra 28.a izan zen sailkapen orokorrean.