Langile borrokaren aldarria kalera atera dute hainbat lagunek

Uztarria.eus 2019ko mai. 1a, 22:51

Langile borrokaren aldarrikapenak herriko kaleetara atera dituzte hainbat lagunek gaur, Langileen Eguna zela eta. Maiatzaren Lehena izanik, Azpeitiko Gaztetxeak, ELAk, CNTk, Elkar-ekinek, Ikasle Abertzaleakek, Krisiaren seme-alabakek eta 631CPN The Urola Firm eragileek deituta, manifestazioa egin dute dozenaka lagunek. 19:00etan elkartu dira plazan, eta Errebaletik eta Matxinada kaletik igarota, Alde Zaharrean barrena osatu dute ibilbidea. Mobilizazioa bukaerako ekitaldia txalaparta doinuz hasi dute, eta ondoren, deitzaileek adostutako testua irakurri dute.

Honako lotura honetan irakur daiteke Azpeitiko Gaztetxeak, ELAk, CNTk, Elkar-ekinek, Ikasle Abertzaleakek, Krisiaren seme-alabakek eta 631CPN The Urola Firm eragileek sinatutako irakurketa.

Hona hemen, gaurko manifestazioko irudi batzuk: