Txupinazoarekin hasi dute Gaztetxeko kideek Gazte Astea

Uztarria.eus 2019ko api. 30a, 13:38

Atzo, astelehena, eman zioten hasiera Gaztetxeko kideek Gazte Asteari. 18:00etan plazan txupinazoa botatzekoak ziren, baina hainbat arazo tarteko, pixka bat beranduago bota zuten suziria, Gaztetxearen atarian. Ondoren, Soldatapeko lanen forma berria hitzaldia eman zuen RALeko kide batek, Gaztetxean bertan, eta eguna amaitzeko, afaria egin zuten.

Behin txupinazoa botata, hainbat ekintza egingo dute datozen egunetan, Gazte Astearen barruan. Hona hemen egitaraua:

  • Gaur, asteartea.

18:30ean, Genero auziaz hausnartzen hitzaldia.
Ondoren, afaria.

  • Bihar, asteazkena.

11:30ean, Gaztetxean elkartuko dira, Donostiako manifestaziora joateko.
19:00etan, mobilizazioa, plazan. Sasi artetik, langile borroka loratzen lelopean.

  • Maiatzak 2, osteguna.

18:30ean, Drogak eta festa eredu kapitalista hitzaldia, herri mugimenduko kide baten eskutik.
Ondoren, Potepintxue.
21:30ean, Korto Txapelketako lanen emanaldia.

  • Maiatzak 3, ostirala.

20:00etan, parrillada Sanagustinpean.
Ondoren, parodia.

  • Maiatzak 4, zapatua.

14:30ean, bazkari girotua. Sarrerak salgai Urtzi, Urola Expres eta Korrale tabernetan, bost eurotan.

  • Maiatzak 5, igandea.

19:00etan, txokolatada eta kontzertu akustikoa, Gaizkille eta Piro taldeekin.

Atzoko hitzaldian hartutako irudi bat da honakoa: