Uztarriaren zozketak

McEnroe eta MOWren kontzerturako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko api. 30a, 13:23

Zapatuan izango dira emanaldiak, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. Ostiral goizean egingo da zozketa.

McEnroe taldeak eta MOW musikariak kontzertua eskainiko dute zapatuan, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta emanaldirako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean.

Ostiral goizean egingo du Uztarriak zapatuko kontzerturako sarreren zozketa; beraz, bazkideek ostiraleko 11:00ak bitartean dute han parte hartu nahi dutela adierazteko aukera, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita; bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia ere zehaztu beharko dute mezuan.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.