Ziklomotorren azterketa egiteko aukera izango da maiatzaren 8an

Uztarria.eus 2019ko api. 29a, 15:20

Udalak Urola kaleko 6. zenbakian duen biltegian egingo dituzte azterketak, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Azterketa egiteko txanda hartu behar da aurrez, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta. Lehen matrikulaziotik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek derrigorrez egin beharko dute azterketa.

Ziklomotorren azterketa teknikoa (IAT) Azpeitian egiteko aukera izango da maiatzaren 8an, asteazkena. Azterketak Udalak Urola kaleko 6. zenbakian duen biltegian egingo dituzte, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Erakundeak azaldu duenez, lehen matrikulaziotik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek derrigor egin behar dute azterketa.

Azterketa teknikoa egin ahal izateko txanda hartu beharko da, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta. 28,17 euro ordaindu beharko da azterketa egiteko, eta hainbat dokumentu aurkeztu behar dituzte ziklomotorren jabeek: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, derrigorrezko asegurua, jabearen NAN zenbakia eta zirkulazio baimena.