Udal eta foru hauteskundeak 2019

Maiatzaren 26ko hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa bihar egingo dute

Uztarria.eus 2019ko api. 29a, 12:09
Atzoko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako Azpeitiko irudi bat.

Europako Parlamenturako, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako eta udal hauteskundeetarako mahaiak eratzeko zozketak 09:00etan egingo dituzte. Udaletxeko areto nagusian jarri du zozketa egiteko ez ohiko udalbatzarraren hitzordua Udalak.

Azpeitiko Udalak bihar, asteartea, egingo du datorren maiatzaren 26an izango diren Europako Parlamenturako, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako eta udal hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa. Hori dela eta, 09:00etarako ez-ohiko udalbatzarra deitu du erakundeak; udaletxeko areto nagusian egingo dute zozketa.