'Vitoria, 3 de marzo' filma emango dute aste honetan Soreasun

Uztarria.eus | Kultura
2019ko api. 30a, 09:00

Vitoria, 3 de marzo filma ikusteko aukera izango da datozen egunetan Soreasu antzokian. Guztira, lau emanaldi izango dira; asteazkenean (21:00), zapatuan (22:00), igandean (20:00), eta astelehenean, ikuslearen egunean (21:00). Honako lotura honetan eros daitezke emanaldietarako sarrerak, eta saioen egunetan ere eskuratu ahal izango dira Soreasuko leihatilan.

Vitoria, 3 de marzo (Euskal Herria, 2019) Gaizka Bourgeaudek zuzendutako filma da. Honako hau da filmaren sinopsia: "Martxoaren 3a. Soldatak igotzeko hainbat hilabetetako grebaren ostean, borrokan diren enpresetako langileek greba orokorra deitzen dute Gasteizen. Mugimendu asanblearioak Gobernua kezkatzen du, greba beste herrietara zabaltzeko beldur baitira. Zaramagako San Frantzisko elizan bildu dira milaka langile asanbladan. Ehun bat poliziak eliza inguratu dute. Begoñak, Gasteizko gazte batek, "inoiz ezer gertatzen ez den hirian" jazotako sarraskiaren nondik norakoak ikusiko ditu".  

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu