Goxo, indartsu eta alegrantziaz

Uztarria.eus 2019ko api. 29a, 12:15

Goxo, indartsu eta alegrantziaz blai aritu ziren Natali eta Passepartout musika taldeak Sanagustin kulturgunean. Aretoko arkupean eskaini zuten emanaldia bi taldeek, ArkupeHotsak egitasmoaren barruan. Giro ederra sortu zen Sanagustinen, bi taldeek eskaini zuten kontzertuarekin.

Azkoitiko bost musikarik sortutako taldea da Passepartout: Itzi Beitiak –teklak–, Jontxu Apek –baxua–, Ruben Lizarraldek –gitarra–, Tomas Lizarazuk –gitarra eta ahotsa– eta Xabi Arrietak –bateria–.  Ibilibidea hasi zutenetik bi disko kaleratu dituzte: Passepartout eta Sinergia. 2017an, berriz, Gaztea Irratiaren maketa lehiaketako entzuleen saria irabazi zuten. 

Urte berean jaio zen Natali proiektua, Usurbilen. Natali Izagirrek eta Ixak Arrutik eratu zuten taldea, bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoa elkarbanatzeko gogoz. Ondoren, proiektuari bultzada emateko asmoz, Gorka Mendizabal, Andres Insua eta Olaia Inziarte batu ziren taldera, eta iaz Garena lehen diska grabatu zuten.

Alberto Belokik joan zen ostiralean ateratako argazkiak eta Kulturaz kooperatibak osatutako bideoa dira honako hauek: