Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen parte-hartzea igoera nabarmena ari da izaten, eta horren isla dira Azpeitiko datuak ere. 18:00etan eman dituzte parte-hartzeari buruzko bigarren emaitza ofizialak, eta horien arabera, erroldaren %60,58ak botoa eman du ordu horretarako; guztira, 6.358 lagunek bozkatu dute oraingoz.
Arratsaldeko parte-hartze datuek azken hauteskundeekiko igoera berretsi dute. Izan ere, 2016ko hauteskundeekin alderatuta, 15 puntu igo da parte hartzea herrian. 14:00etan ere 2016a baino 11 puntu altuagoan zegoen parte-hartzea. Ordurako, Azpeitian botatzeko eskubidea duten %33,54ak zuen botoa emanda.
Guztira, 11.508 herritar daude botoa ematera deituta Azpeitian, eta 20:00ak bitartean bozkatu ahal izango dute horiek.
Uztarria.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, hauteskundeen jarraipen berezia egingo du egun osoan zehar, eta Azpeitian izan diren emaitzen berri emango du iluntzean.