Herritarrak normaltasunez ari dira Espainiako Gorteetarako botoa ematen

Uztarria.eus 2019ko api. 28a, 14:55

Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna da gaur, igandea, eta herritarrek Kongrasurako eta Senaturako ordezkariak aukeratuko dituzte. 09:00az geroztik, zabalik daude hautetsontziak, eta azpeitiarrak normalatasunez ari dira botoa ematen dagokien hauteslekuetan. Goizean, jende gutxi ikusi ahal izan da bozkatzen, baina eguerdirako nabariagoa izan da herritarren joan-etorria.

Azpeitian, 11.508 herritar daude botoa ematera deituta, eta horiek 20:00ak arte izango dute horretarako aukera, orduan itxiko baitituzte hautetsontziak.

Uztarria.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, hauteskundeen jarraipen berezia egingo du egun osoan zehar, eta Azpeitian izan diren emaitzen berri emango du iluntzean.