Ostegunera arte luzatuko dituzte igerileku txikian egingo dituzten mantenu lanak

Uztarria.eus 2019ko api. 26a, 17:35

Udalak hasieran aurreikusitakoa baino bi egun gehiago beharko ditu igerileku txikian lanak bukatzeko.

Azpeitiko Udalak atzo, osteguna, jakinarazi zuen Udal Igerilekuetako igerileku txikia ezin izango dela datorren asteartera arte erabili, "azken orduko konponketak" egin behar dituelako han. Gaur, ordea, adierazi du beste bi egunez luzatuko dituztela hango mantentze lanak. Horrenbestez, ostegunera arte itxita egongo da igerileku txikia.