Udal igerileku txikia itxita egongo da asteartera arte

Uztarria.eus 2019ko api. 25a, 18:41

"Azken orduko konponketa" egin behar dutelako ezingo da bost egunetan igerilekua erabili.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, datorren asteartera, hilaren 30era, bitartean, ezin izango da Udal Igerilekuetako igerileku txikia erabili. Izan ere, "azken orduko konponketa" egin behar dute han, eta horregatik egongo da itxita bost egunez. Udalak barkamenak eskatu dizkie erabiltzaileei, sor daitezkeen eragozpenengatik.