Umeentzako marrazketa saioa antolatu du Udal Liburutegiak biharko

Uztarria.eus 2019ko api. 23a, 12:30

17:30ean elkartuko dira 3 eta 6 urte bitarteko haurrak liburutegian, eta saioan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango.

Udal Liburutegiak haurrentzako marrazketa saioa antolatu du biharko, asteazkena. 3 eta 6 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute saioan, eta bertaratzen direnek, ohi bezala, sormena erabiliz askotariko lanak egiteko aukera izango dute. 17:30ean hasiko da saioa, eta han parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik.

Aste Santuko oporren ostean, gaur zabaldu dute Udal Liburutegia, ohiko ordutegiarekin: goizez, 09:00etatik 13:00etara irekiko dute, eta arratsaldez, 15:30etik 20:00etara.