Iaz jarritako habiak ikusteko tailerra prestatu du Ekoetxeak iganderako

Uztarria.eus 2019ko api. 22a, 17:42

Igandean, 11:00etatik 12:30era bitartean egingo dute tailerra, eta duela urtebete jarritako habi kutxetan arrautzarik edota txitarik ba al dagoen ikusiko dute familiek. Egitasmoan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Ekoetxeak familei zuzendutako hileroko tailerra egingo du datorren igandean, hilaren 28an. Oraingo honetan, txorien habiak ikusiko dituzte egitasmoan parte hartzen dutenek. Izan ere, iazko apirilean Txoribox ikastaroa egin zuten, eta ikastaro hartan txorientzako kutxak egin zituzten. Hainbat zuhaitzetan jarri zituzten habi etxeak, eta horiek ikustera joango dira igandean. Kutxa horietan txoriek arrautzarik jarri al duten edota txitari badagoen begiratuko dute, eta inguruko landareak eta animaliak ikusteko aprobetxatuko dute tailerra. Horretarako hainbat tresna erabiliko dute.
 
Igandean, 11:00etatik 12:30era bitartean egingo dute ikastaroa, eta 6 eta 12 urte bitarteko umeek eta haien gurasoek parte hartuko dute. Doako egitasmoa izango da, baina plaza mugatuak izango ditu, eta beraz, aurrez izena eman beharko da, museo@ingurugiroetxea.org helbidera idatzita edo 943-81 24 48 telefonora deituta. Horretarako azken eguna hilaren 26a izango da.