Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko lehen herritarrek sari bereziak jaso dituzte

Uztarria.eus 2019ko api. 19a, 13:58

Martxoaren 30ean jokatu zen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta helmugara iritsi ziren lehen azpeitiar gizonak eta emakumeak sari bereziak jaso dituzte, Azkoitiko Milar Larramendi etxearen eskutik. Xabat Manzisidor (1:12:01) eta Maider Korta (1:31:09) izan ziren azpeitiarrik azkarrenak, eta oroigarriak jasotzeko elkartu dira, lasterketaren antolatzaile Xanti Jimenezekin batera.

(Argazkia: Eli Aizpuru)