Jende ugari, lurrun trenean atzera eta aurrera

Uztarria.eus 2019ko api. 18a, 17:43

Askorentzat hasi dira Aste Santuko oporrak, eta ederki nabaritu da hori gaur Burdinbidearen Euskal Museoan. Izan ere, jende ugari bertaratu da, lurrun trenean buelta bat eman, eta bide batez, aspaldiko trenak ikustera. Atzerritarrak zein herritarrak bildu dira gaur museoan, eta gozatu ederra hartu du hainbat gaztetxok. 

Gaur egin ditu Aste Santuko lehen irteerak lurrun trenak, baina datozen egunetan ere izango da trenean ibiltzeko aukera. Bihar, ostirala, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 16:30ean eta 17:30ean abiatuko da trena; eta larunbatean, igandean eta astelehenean, berriz, 12:00etan eta 17:00etan.