'¡Ay, mi madre!' eta 'Wheely' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko api. 18a, 10:30

¡Ay, mi madre! eta Wheely filmak ikusi ahal izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. Gaur –osteguna–, igandean –apirilak 21– eta astelehenean –apirilak 22– 19:30ean emango dute ¡Ay, mi madre!; Wheely, berriz, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, 16:30ean.

¡Ay, mi madre! aurten Espainian ekoitzitako filma da, eta Frank Ariza da haren zuzendaria. Komedia generoko lana da, eta honako hau da sinopsia: 40 urteko emakume ezkongabe bat Andaluziako (Espainia) bere jaioterrira itzuliko da ama hiltzean, eta ohartuko da, amaren oinordetza jaso nahi badu, hilabeteren buruan ezkondu beharko duela.

Wheely, berriz, haurrei zuzendutako animaziozko filma da. Taxi xume bat da Wheely, eta hemezortzi gurpileko kamioi handi bati aurre egin beharko dio hark bere ametsetako neska salbatzeko.