Mont de Marsan espetxeko euskal presoak, EH Bildurekin bat

Josu Urbieta 'Pow' | Iritzia
2019ko api. 16a, 15:08

Mont de Marsan (Frantzia) espetxean dauden euskal presoek honako gutun hau bidali dute, EH Bilduren zerrendari babesa adieraziz. Haien artean da Josu Urbieta Pow azpeitiarra.

Mont de Marsan espetxea.  Ikusi haundiago | Argazki originala

"Mont de Marsan espetxean gauden euskal preso politikook EH Bilduren zerrendei gure babesa eman nahi diegu, gure herriko ekimenetan eta borroketan parte hartuz horrela.

Bizirik dago Euskal Herria. Azken hilabete luzeetan ikusi dugu herri honen bizitasuna eta indarra. Gure herrikideek kaleak hartu dituzte mobilizazio iraunkor eta indartsu batean. Esparru ezberdinetatik askatasuna eta eskubideen defentsa trinkoa. Kaleetan daude pentsionistak, kaleetan gazteak. Kaleetan euskararen alde korrika, kaleetan burujabetza aldarrikatuz. Kaleak morez tindatu eta gure bizitzak irauli ditu feminismoak. Zapalkuntza ororen kontra gaudenon jarduera eraginkorragoa eginez. Gu pertsona eta militante hobeak eginez.

Bizirik dago herria eta abian jendea. Horrek erreakzioa sortzen du, ordea. Errepresioa, matxismoa, ustelkeria, heteropatriarkatua, bazterketa, 78ko erregimena, kapitalismoa. Faxismoak baditu milaka aurpegi. Eta aurre egin behar. Ez dago atzera egiterik.

Hauteskundeak badira, nahi eta nahi ez, aurrerapauso bat emateko aukera. Euskal herritar bezala, ez dugu nahi, ezin dugu, albo batean, ziegan, gelditu. Gure herrikideekin bat egiteko hautua egin dugu.

Parte hartzeko erabaki. Espetxeetako hormak altuak badira ere, gu isolatzeko nahia badago ere. Bozkatzen saiatuko gara. Badugulako nori botoa eman. Eta gure papeletak ez badira heltzen, zure heldu dadin eskatzen dizugu. Zuk ere zure herrikideekin bat egin dezazun. Gurekin bat eginez horrela.

Mont de Marsan espetxeko euskal preso politikoak".

Bidali:  

Erantzunak

pintxotorpe | 2019-04-16 : 16:00

Azken urteetan entzun dudan txisterik onena,

Pertsona bat tiroz hiltzeagatik kartzela sartu ondoren bere buruari preso politikoa deitzea.


Har dezagun momentu bat guztiok gogoratzeko zergaitik dagoen Josu Urbieta kartzelan:

"Parisko Krimen Auzitegiak atzo gauean eman zuen ustezko etakideen kontrako epaia, 2010ean Dammarie-les-Lys herrian (Frantzia) Nerin polizia tiroz hiltzeagatik. Kontzesionario batetik zenbait auto lapurtzen saiatu ondoren gertatu zen tiroketa. Karrera Saroberi egozten diote hil zuen tiroa bota izana, eta Agirregabiriari, berriz, agindua ematea. Tiroketa gertatu eta egun gutxira atxilotu zituzten bi horiek Baionan egindako polizia operazio batean. Fernandez Aspurzi eta Urbieta Alkortari tiroketan parte hartu izana leporatzen diete"

https://www.berria.eus/paperekoa/1910/004/001/2...

enpankaleko_ataikue | 2019-04-16 : 16:05

Bai jauna, Euskal preso politikoa...

enpankaleko_ataikue | 2019-04-16 : 16:12

Horrelaxe al da ba ETA talde terroristako kide ohia izatetik, Euskal preso politiko izatea pasatzie?

Lekutan | 2019-04-16 : 16:43

Ointxe esnau halaiz ba pintxotorpe?ta enpankalekuere oinarte lo?
Zarata pixket atea izen diau ba gure herrikide preso politikuen aldeko aldarriyekin azken urtietan ba eh...
"Zuen" o "gure" ongizatie bermatzeko edo horren ondoriyoz, europan eta mundu mailan emateien mileka hilketa hoien arduradunei politikuek deitze zoau ez?ta joko hortan sartzeienaire ala otseite zoau ez?
Ba bai, ETA erakundeko presuek, preso politikuek dituk, tenstuinguru zehatz baten ta politika batzuen inguruen burruka iteatik zaudek kartzelan.
Aspaldiyen halako txiste onik ezbazue aitu, akaso elkarrekin geauberko zenukete alkar txiste batzuk kontatzeko

pintxotorpe | 2019-04-16 : 17:21

Aupa Lekutan,

Berriz gogorazi nahi dut Josu Urbieta eta bere taldekoak, kotxe batzuk lapurtzen zeuden bitartean pertsona bat tiroka hiltzeagatik kartzelatuta izan zirela. Zuk Josuren eta bere kideen ekintza horretatik zerbait epikoa edo askapenaren aldeko pelikula bat egin nahi baduzu, zure arazoa da.

Josu Urbieta, bere konpintxeekin batera, Jean-Serge Nerin izeneko jendarmea tiroz hiltzeagatik dago kartzelan, ez idea politiko batzuk edo "tenstuinguru zehatz baten ta politika batzuen inguruen burruka iteatik".

Zure kriterioa erabilita azken urteotan ikusi ditugun terrorista yihadistak preso politiko konsideratu behar ditugu? Bartzelonako atentatuko furgonetako konduktorea preso politikoa da? Blanquerna kultur zentroa atakatu zuten eskuinmuturrekoak preso politikoak dira?

Josu Urbieta, Pow, hiltzaile kondenatu bat da, besterik ez, ez gudari bat ezta preso politiko bat ere.

Lekutan | 2019-04-16 : 17:48

Bakoitzero herri aldizkari bateko iritziyen atalien eozer gauza kritikaiez zerbait epikue eitekela pentsatzeun bakarra hi haiz.HerrikoFiskal Pintxotorpen partez.
Argumento sinplistatako joerie baldinbadakek eztik pena merezi hire soka berdinien salto itiek.

Hilketa,ekintza,lapurreta legalak=Ondo ikusi o hobeto esanda,ezikusiyena ingoiau.

Legetik kanpo egindako edozer=Terrorismoa

Hik segi hire txiste intentuek botatzen...ia zeƱek iteben graxi geyo

Lekutan | 2019-04-16 : 18:29

Ahh ta beste bi gauza honen inguruen, "Josu Urbieta hiltzaile kondenatu bat da, besterik ez, ez gudari bat ezta preso politiko bat ere"
Josu etzeok hiltzaile bezela kondenauta zuzenki, ta bi, hik eztek erabakiko zer dan ta zer ez!
Hiretzat eztana beste askontzat badek!

pintxotorpe | 2019-04-16 : 19:00

Zer argumentu sinplista, Lekutan? Zu zara hemen pistolekin egindako hilketa bat "politika batzuen inguruko borroka" bezala sinplifikatu duena.

Edozeinek dauka ikustea zergaitik dagoen Josu Urbieta gartzelan. Eta edozeinek dauka ikustea ez dagoela gartzelan arrazoi politikoegatik. Batzuetan zure diskurtsoa entzuterakoan ematen du Jean-Serge Nerin montaje bat izan zela eta ez zela inoiz existitu.

Zergaitik ez zara joaten Josuk eta bere lagunek hil zutenaren emazte eta seme-alabengana esatera bere aita arrazoi politiko bategatik hil zutela eta beraz hiltzaileak preso politikoak direla eta aske geratu behar direla?

Ez dakit nola zaren gai justifikatu ezin daitekena justifikatzeko.

andrex | 2019-04-16 : 19:17

Barrabillik badezue,mahai ingurue badakezue!!

enpankaleko_ataikue | 2019-04-16 : 22:14

Guztiz ados pintxotorpekin. Justifikatu ezin daitekena justifikatzen segiuber badezu Lekutan, zure soka berdinien salto egitiek bai ez dula pena merezi.

makolo | 2019-04-17 : 11:57

Eta mediterraneoan hiltzen ari direnak zer dira?
Bueno hau argitzen dezuten bitartean nere yate eta antiaju beltzakin banitxiek zik zaka einez zaborra besteik etzeok eta.

makolo | 2019-04-17 : 12:18

Franquistek diote legez kanpo zebillena bakarrik zigortu zutela ez zan terrorismoa beraiena...politiko ez politiko supremazia kontua da .

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu