Landetan zaborrak desegoki uzteagatik, kexa

Uztarria.eus 2019ko api. 15a, 17:18

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau. Landetan hartutako irudia da, Glual lantegiaren ondoan dagoen hondakinak biltzeko gunean. Herritarrak salatu duenez, itxura hau zuen guneak gaur goizean. Koltxoiak, kableak, pintura... utzi du norbaitek bertan, eta haren "arduragabekeria" salatu du argazkia atera duenak.