Marc Buades txirrindulariak irabazi du Urrakiko XLIX. Igoera

Uztarria.eus 2019ko api. 14a, 21:30

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta Urrakiko Igoeraren XLIX. edizioa jokatu da gaur arratsaldean, 15:30ean anbulatorio aurretik irtenda. 187 txirrindularik parte hartu dute lasterketan. Urrakiko gainera iristen aurrena Marc Buades (Telcom Gimex) txirrindularia izan da; 03:10:21 denboran bukatu du proba. Haren atzetik, denbora berdinean helmugaratu dira bigarren Mikel Mujika (Eibar Energia) eta hirugarren Oier Lazkano (Caja Rural) . Taldeka Caja Rural-RGA izan da onena.

Azpeitiko anbulatorio aurretik irten eta 117 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, eta Zestoako, Iraetatik, Aizarnazabaldik nahiz Zumaiatik igaro dira. Euskalduna Torneoaren barruko proba izan da gaurkoa.