Iraurgi Sakibaloiko gaztetxoak Manresan dira, Inaziotar Bidearen lehen txapelketan parte hartzen

Uztarria.eus 2019ko api. 13a, 21:42

Azpeitia eta Manresa (katalunia) lotzen ditu Inaziotar Bideak, eta San Inaziok osatu zuen bide horrenn izenarekin saskibaloi txapelketa antolatu dute, lehen aldiz, Manresan. Txapelketa horretan parte hartzen ari dira asteburu honetan Iraurgi Saskibaloiko gaztetxoak. Hain zuzen ere, 2008. eta 2009. urteetan jaiotako neska-mutilak dira Kataluniara joan direnak, azpeitiarrak neskak eta azkoitiarrak mutilak.

Txapelketan lehiatzeaz gain, Manresako udaletxean harrera egin diete gaur Iraurgi Saskibaloiaren ordezkariei. Eguna borobiltzeko, berriz, Manresa-Delteco ACBko partida ikusteko aukera izango dute Iraurgikoek.

(Argazkiak: ISB)