Kamioi baten eta bi autoren arteko istripua izan da Loiolan

Uztarria.eus 2019ko api. 12a, 22:00

Kamioi batek eta bi autok talka egin dute gaur arratsaldean Loiolan, GI-631 errepidean, Kiruri jatetxearen parean. 18:50ean gertatu da ezbeharra, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auto baten gidariak lepoan min hartu badu ere, ez da inor larri zauritu. Uneotan (20:04) errai bat itxita dago, eta Ertzaintza txandaka ari da trafikoa bideratzen. Auto ilarak sortu dira.