21. Korrika

21. Korrika eta herritarren emozioa, bideoan

Uztarria.eus 2019ko api. 12a, 18:55

Goizean iritsi da 21. Korrika Azpeitira, eta milaka herritar batu dira euskararen aldeko lasterketa erraldoira. Eskuz esku, herriko kaleak zeharkatu ditu Korrikaren lekukoak, eta harekin batera joan dira dozenaka eragile eta herritar ere. Jendetza, giro ona eta emozioa izan dira nagusi Korrika Azpeitian izan den bitartean, eta lasterketak utzi dituen irudiekin honako bideo hau sortu du Erlo Telebistak.