Sute txiki bat izan da Landetako Sammic enpresan

Uztarria.eus 2019ko api. 12a, 13:56

Landeta auzoko Sammic lantegian sutea izan da gaur goizean. Ertzaintzaren arabera, 09:15ean piztu da sua, enpresaren kanpoaldean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lantegiaren parean egur zatiak zeuden pilatuta, eta horiek su hartu dute. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 10:20rako itzali dute sua. Ez da inor zauritu.