Herri Hezitzaileen jardunaldietan, Azpeitiko prozesua aztergai

Uztarria.eus | Hezkuntza
2019ko api. 11a, 11:00

Joan den zapatuan, apirilak 6, Herri Hezitzaileen jardunaldiak egin zituzten Donostian. Egoitz Arruti azpeitiarrak herrian gai horren bueltan egin den prozesuaren berri eman zuen bertan. 2017. urtetik herrian balio komunak lantzeko prozesua abian du Udalak, eta herriko hainbat arlotako eragileekin egindako diagnostikoaren prozesua eta emaitzak azaldu zituen Arrutik.

Oinherri elkartearen filosofiarekin bat datozen Euskal Herri osoko hezkuntza, euskara eta aisialdi arloko eragileek parte hartu zuten zapatuko jardunaldietan. Epe motzean, herri hezitzaileen sarea osatuko dute, eta herri desberdinetako prozesuen berri emango duen elkarlanean eraikitako webgunea ere jarriko dute martxan. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu