Txirrindularien XLIX. Urrakiko Igoera jokatuko dute igandean

Uztarria.eus 2019ko api. 10a, 19:13
Iazko Urrakiko Igoerako irudia.

15:30ean hasiko dute txirrindulariek proba, anbulatorioaren aurretik. 117 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute elite mailako eta 23 urtez azpiko txirrindulariek, eta lasterketa Azpeitian hasi eta bukatuko bada ere, Zestoatik nahiz Zumaiatik ere igaroko dira parte-hartzaileak. Euskalduna Torneoaren barruko proba izango da igandekoa.

Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatutako Urrakiko Igoeraren XLIX. edizioa izango da igandean. Herrian hasi eta bukatuko da proba; anbulatoriotik abiatuko dira txirrindulariak eta Urrakin bukatuko dute ibilbidea. Aurreko edizioetan, proba goizez egin izan dute, baina aurten arratsaldera aldatu dute proba, eta 15:30ean hasiko da. 117 kilometroko ibilbidea gauzatu beharko dute kirolariek, eta Zestoako, Iraetatik, Narrondotik nahiz Zumaiatik pasatuko dira horiek. Gainera, Euskalduna Torneoaren barruko proba izango da igandekoa.