Herriko hainbat auzotako zorua asfaltatzen ari dira

Uztarria.eus 2019ko api. 10a, 15:31

Herriko hainbat auzo eta kale asfaltatzen ari dira egunotan, Udalak jakinarazi zuen moduan. Dagoeneko bukatu dituzte lanok leku batzuetan, hala nola Ezkuzta, Madalena eta Juan XXIII auzoetan. Gaur, berriz, Arana Goikoan hasi dira zorua asfaltatzen eta Etxe Alain jarraituko dute lanekin. Datozen egunetan beste hainbat gunetako errepidea konponduko dute, eguraldiak laguntzen badu. Udalak azaldu duenez, trafiko askoko guneetan –Perdillegi kalea, Jose Artetxe kalea...– Aste Santuko oporraldian gauzatuko dituzte lanak. Urbitarte eta Salbe auzuneetan nahiz Gerra Txiki kalean ere egingo dituzte zoru konponketak. Lanek 240.542,22 euroko aurrekontua dute. (Argazkia: Aitor Bereziartua)