Uztarriaren zozketak

Gurutze Eizmendik eta Mari Jose Bereziartuak 'Nuarbe, 29 urteko soka' liburu bana irabazi dute

Uztarria.eus 2019ko api. 10a, 14:10

Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, saria nola eskuratu jakinarazteko. Laxaro Azkune idazle eta kazetariak idatzi du lana, Nuarbeko sokatira talde aitzindariaren ibilbidea oinarri hartuta.

Azpeitiko Udalak eta Nuarbeko Sokatira Elkarteak argitaratu duten Nuarbe, 29 urteko soka liburuaren bi ale zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Gurutze Eizmendi eta Mari Jose Bereziartuak irabazi dituzte horiek. Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, saria nola eskuratu jakinarazteko.

Laxaro Azkune idazle eta kazetariak idatzi du lana, Nuarbeko sokatira talde aitzindariaren ibilbidea oinarri hartuta. Joan zen martxoaren 30ean aurkeztu zuten liburua, Sanagustin kulturgunean.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1 behea) jo dezakete.