Jonathan Terronek III. Oro Fighter Jiu Jitsu Kopa irabazi du

Uztarria.eus 2019ko api. 9a, 13:33

Jonathan Terron Azpeitiko bizilagunak absolutu mailako III. Oro Fighter Jiu Jitsu Kopa irabazi du asteburuan, Langraitzen (Araba). Urrezko domina eskuratuta, Europako Jiu Jitsu txapelketa prestatzeari ekin dio Terronek; izan ere, ekainaren 1ean izango du lehia hori Bucaresten. Azpeitiko bizilagunak txapelketa horretan dominaren bat lortu nahi du, hari esker Abu Dhabin izango den Munduko Txapelketarako txartela eskuratzeko. Terronek bitan irabazi du Europako Txapelketa; hain zuzen ere, iaz berretsi zuen txapela Katalunian.