Bizkaira bidaia, dantzaren eta musikaren bidez

Uztarria.eus 2019ko api. 9a, 17:35

Sahatsa dantza taldeak, Azketa ahots taldeak, Julian Barrenetxea abesbatzak eta Udal Musika Bandak emanaldi berezia eskaini zuten zapatuan. Bizkaia, arbasoen baratzean izeneko ikuskizuna taularatu zuten talde horietako kideek, eta bertaratutako herritarrek musikaz eta dantzaz gozatu ahal izan zuten. Ehun bat abeslari, musikari eta dantzari izan ziten agertokian, eta horiek denek elkarrekin eskaini zuten orain hilabete batzuk prestatzen hasi ziren saioa. Oholtzan ziren lagunek nahiz emanaldia ikustera joandakoek Bizkaiara bidaiatu zuten larunbatean, hango dantzak eta doinuak eskaini baitzituzten 45 bat minutuko ikuskizunean.

Hona hemen, Bizkaia, arbasoen baratzean emanaldiko irudi batzuk (Argazkiak: Alberto Beloki):