'Mikrouhinak' saioa

Nogenen doinu goxoak eta alaiak, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko api. 5a, 11:57

Nogen taldeak doinu goxoz eta alaiez bete zuen Sanagustin kulturgunea joan den zapatuan, Olatz Salvadorren emanaldiaren ondoren eskaini zuen kontzertuan. Sarrerak agortuta, kulturgunea beteta zela eskaini zuen boskoteak bere saioa. Taldearen Ez da ondo aterako kanta oinarri hartuta eta zapatuko kontzertuan jasotako irudiekin osatu dute Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak Mikrouhinak bideo sortarako ale hau.