Uztarriaren zozketak

'Nuarbe, 29 urteko soka' liburuaren bi ale zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko api. 5a, 11:35

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. Asteazkenean egingo du Uztarriak zozketa, eta egun horretan jakinaraziko ditu irabazleak.

Azpeitiko Udalak eta Nuarbeko Sokatira Elkarteak argitaratu duten Nuarbe, 29 urteko soka liburuaren bi ale zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Laxaro Azkune idazle eta kazetariak idatzi du lana, Nuarbeko sokatira talde aitzindariaren ibilbidea oinarri hartuta. Joan zen zapatuan aurkeztu zuten liburua, Sanagustin kulturgunean.

Asteazkenean egingo du Uztarriak liburuaren bi aleen zozketa, eta egun horretan emango du irabazleen berri. Bazkideek uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute zozketan parte hartzeko mezua, eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte han.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1 behea) jo dezakete.