Juan Antxietako ikasleak bi sarirekin itzuli dira Hernaniko Txistulari Txapelketatik

Uztarria.eus 2019ko api. 4a, 12:29

Juan Antxieta musika eskolako hainbat ikasle Hernanin (Gipuzkoa) izan zen joan zen larunbatean, Txistulari Gazteen Txapelketan parte hartzen. Lan oso ona egin zuten musika eskolako txistulariek; izan ere, Janitz Sorazuk bigarren saria eskuratu zuen 16 urtez azpikoen lehian, eta taldekako sailkapenean hirugarren postua eskuratu zuten Juan Antxieta musika eskolako hiru ikaslek.

Hona hemen sarituen argazkiak (Irudiak: goizetik.blogspot.com):