21. Korrika

21. Korrikako kilometroen zozketa egingo dute bihar

Uztarria.eus 2019ko api. 3a, 12:12
Orain dela bi urteko Korrikaren irudia.

Baigeran jarri dute hitzordua, 19:00etan, eta kilometroak erosi dituzten taldeek nahiz eragileek aukera dute zozketara bertaratzeko. Azpeitian 42 eragilek erosi dituzte kilometroak. Apirilaren 12an, ostiralez, iritsiko da Korrika Azpeitira, 09:35 aldean.

Bihar, osteguna, egingo du Korrika Batzordeak 21. Korrikako kilometroen zozketa. Baigeran jarri dute hitzordua, 19:00etan, eta kilometroak erosi dituzten taldeek nahiz eragileek aukera dute zozketara bertaratzeko. Urtero legez, lekukoarekin korrika egiteko tarteak zozkatzeaz gain, ibilbidearen nondik norakoak azalduko dituzte batzarrean. Azpeitian, honako 42 talde hauek erosi dute kilometroa:

  • Arroita elkartea
  • Azpeitiko EH Bildu
  • Azpeitiko Ernai
  • Azpeitiko Gure Esku Dago
  • Azpeitiko Sare
  • Azpeitiko Sortu
  • Azpeitiko Udala
  • Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartea
  • Basanderiek talde feminista
  • Bertan merkatari elkartea
  • Bieleko langileak
  • Center Point akademia
  • Domusa Teknik
  • Elikagunea
  • Elkar-ekin
  • Eregi
  • Erniarraitz
  • Gure Ametsa elkartea
  • Ikasberri ikastola
  • Ikasberri ikastolako langileak
  • Ikasberri kirol elkartea
  • Iraurgi ikastetxea
  • Iraurgi saskibaloia
  • Kimubat
  • Kulturaz kooperatiba
  • LAB Azpeitia
  • Lagun Onak FT
  • Lagun Onak MB
  • Oilo Soro elkartea
  • Orkatz kultur elkartea
  • Sammic
  • San Martin egoitza
  • Sarralle
  • Sokaitz eskalada taldea
  • Tienda Azul
  • Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola BHI
  • Urola Kostako Hitza
  • Uztarria komunikazio taldea
  • Zezenbeltz elkartea
  • Ziripot elkartea
  • Zulozabal elkartea

Apirilaren 12an, ostiralez, pasatuko da Korrika Azpeititik. Aurreikuspenen arabera, 09:34 ingurua iritsiko da egitasmoa herrira. Elgoibar aldetik iritsiko da Korrika, eta Azpeititik kostaldera joanda, arratsaldez Donostiara iritsiko da. Apirilaren 4an hasiko da euskararen aldeko festa erraldoia, Garesen (Nafarroa) eta Gasteizen amaituko da. Aurtengoa Korrikaren 21. edizioa da, eta Klika da leloa: "Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea".