Herria urdindu dute Autismoaren Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus 2019ko api. 2a, 19:36

Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna da. Marea Urdina elkarteak egindako deiari erantzunez, Azpeitian asko izan dira eguna urdintzeko ahalegina egin duten erakundeak, eragileak, taldeak eta ikastetxeak, baita atera dituzten irudiak eta argazkiak #UrdinduBailara traolarekin sare sozialetan zabaldu dituztenak ere. Bilduma honetara ekarri ditu Uztarriak horietako batzuk. Iluntzean, berriz, Udala izan da mundu mailako Light It Up Blue egitasmoarekin bat egin duena, Azoka Plazako eraikina urdinez argiztatuta.