Izarraitz txistulari taldea Txokolo oroituz, Errenterian

Uztarria.eus 2019ko api. 2a, 15:18

Izarraitz txistulari elkarteko musikariak Errenterian izan ziren joan den igandean. Hango txistulari bandakoekin batera, Txokolo oroituz izeneko kontzertua eskaini zuten Izarraizkoek. Izenburuak adierazten duen gisan, eta bideoan entzuten den moduan, Joxe Mari Gurrutxaga Aldasoro Txokolo (1881-1947) txistulari azpeitiarraren errepertorioa nagusi izan zen emanaldi horretan: hark sortutako Goizeko izarra, Kontrapas Nº 1, Zortziko txikia I, Fandango Nº1, Zortziko txikia II eta Txikia jo zituzten.

(Argazkiak eta bideoa: Izarraitz txistulari taldeak utzitakoak)