Uztarriaren zozketak

Adalaren eta Anariren kontzertuetarako bina sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko api. 2a, 14:18

Ostiralean 23:00etan hasiko dira Adala eta Revolutionary Brothers taldeen kontzertuak, eta zapatuan, 22:30ean, Anarirena eta Birkitena; Sanagustin kulturgunean izango dira bi musika saioak. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita.

Ostiralean eta zapatuan kontzertuak izango dira Sanagustin kulturgunean, eta bi gauetarako bina sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean; beraz, lau bazkidek izango dute saria eskuratzeko aukera.

Ostiralean, reggae gaua izango da Sanagustinen, Adala & The Same Song Band eta Revolutionary Brothers taldeen kontzertuekin. Zapatuan, berriz, bakarlarien ahotsak nagusituko dira, Anariren eta Birkiten emanaldiekin. Ostiralean, 23:00etan hasiko dira Adala & The Same Song Band eta Revolutionary Brothers taldeen kontzertuak; Anari eta Birkit taldeen zapatuko emanaldiak, berriz, 22:30ean izango dira.

Ostegun arratsaldean egingo du Uztarriak bi egunetako kontzertuetarako sarreren zozketa. Bazkideek uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute zozketan parte hartzeko mezua. Bi egunetako kontzertuen sarreren zozketan ala bi saioetako bakarrerako zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Hori bai, parte hartzen dutenek mezuaren gaian zehaztu beharko dute zer kontzertutarako zozketan parte hartu nahi duten; barruan, berriz, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte.

Ostiraleko zein zapatuko kontzertuetarako sarrerak salgai daude kulturaz.eus webgunean.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1 behea) jo dezakete.